miércoles, 19 de octubre de 2016

EUSKARAZ HARRO!!!

Gabon!

Gaurko klasea, nahiko arraroa izan dela esango nuke.

Hasi baino lehen, azalduko dizuet zergatik idazten ari naizen euskeraz. Lehen esan dudan lez, gaurko klasea berezia izan da. natur zientziako gai batekin hasi gara, zehatz mehatz, ariketa batzuk egiten eta guztion artean komentzatzen.

Bat-batean, klaseko giroa aldatu da. Euskararen inportantziari buruzko eztabaida sortu da. Bakoitzak bere pentsaera daukala argi geratu da, baina nire ustez penagarria da Euskal Herrikoa izan arren pentsaera hori defendatzea. 


Irakasleak izango garela suposatzen da. Zein motatako irakasleak izango gara gure hizkuntzari daukan inportantzia kentzen badiogu? Gehienen aitzaki nagusia 'denbora' da. Non geratuko lirateke euskaldunon ohiturak euskara desagertuko balitz? Euskal mitologia? Euskal-dantzak? Gure arbasoen istorioak? Euskal Herriko historia? Pentsaezina da, benetan.


Gure betebeharra gure hizkuntza sustatzea da, bai ikasten, bai irakasten.

Horretaz aparte,beste gauza bat argitu nahi dizuet: IRAKASLEA IZATEKO PRESTAKUNTZA EZINBESTEKOA DELA!!! 

Laburbilduz, gai honekin amaitzeko, gure ikasleei mentalizatu behar diegu euskara erabiltzeko, baita euskaldunon hizkuntza hedatzeko gaur egungo gizartean eta etorriko denean. Ea guztion artean lortzen dugun!!!

MILA ESKER!!! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.